102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko uztailaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzako aldaketa, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, 2006ko abuztuaren 3an._Alkatea, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0612966