II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
PITILLAS
Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena
Pitillasko Udalak, 2006ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Pitillasko Udal Planeko U-10 jarduketa unitateko aldaketa egituratzailea, Angeles Pejenaute Bravo andreak sustatua; 3. poligonoko 38, 39 eta 40. lurzatiak ukitzen ditu.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan eta harekin bat datozenetan aurreikusitakoarekin bat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzen da, jendaurrean egon dadin hilabetez. Epe horretan Udaleko idazkaritzan aztertu ahalko da espedientea eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkeztu.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Pitillasen, 2006ko uztailaren 26an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.
Iragarkiaren kodea: L0612955