II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
AGUILAR KODESKOA
Aguilar Kodeskoko Udaleko Hirigintza Planaren hasierako onespena
Aguilar Kodesko Udalak, 2006ko uztailaren 13ko bilkura berezian, erabaki zuen Udal Plana hasiera batean onestea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Aguilar Kodeskoan, 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, Juan Cruz Casasnovas Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0612937