102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Burlatako udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko uztailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Barañaingo udalerrian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan (aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak igorrita) ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatu orok bidezko juzgatzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta argitaratuko haren testu osoa, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2006ko uztailaren 27an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0612824