II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IRUÑA
Eraikinetan eguzkiaren energia termikoa harrapatu eta aprobetxatzeko ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2006ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran (11/CC), hasiera batean onetsi zuen Eraikinetan eguzkiaren energia termikoa harrapatu eta aprobetxatzeko ordenantzako aldaketa.
Hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 14an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
"Lehenbiziko xedapen iragankorra gehitzen da, honako testuarekin: "Ordenantza hau borondatez aplikatuko da Auzitegi Gorenak, kasua bada, baietsi arte kasazio errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2005eko maiatzaren 13an eman 471/2005 epaiaren aurka ezarria".
Azken xedapen bakarra azken xedapenetako lehenbizikoa da orain.
Azken xedapenetako bigarrena gehitzen da, honako testuarekin: "Aldaketa honek indarra hartuko du 2005eko abenduaren 9tik aitzina".
Iruñean, 2006ko uztailaren 26an._Jarduneko alkatea, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
Iragarkiaren kodea: L0612722