II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
UHARTE
Behin betiko onetsita Ollokilanda-Urbi plan partzialeko aldaketa (M.2 eta D.1 lurzatiak)
Uharteko Udalak, 2006ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. Behin betiko onestea Ollokilanda-Urbi (M.2 D.1) plan partzialeko aldaketaren dokumentua, Laboratorios Cinfa, S.A.k sustatu eta Arquitectos Asociadosek prestatua, espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuaren arabera.
2. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Aldaketaren dokumentuaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.
Uharten, 2006ko uztailaren 27an._Alkate udalburua, Amparo Miqueléiz Arrarás.
HIRIGINTZAKO ARAUDIA
Aurrekariak
Hirigintzako kronologia.
Uharteko eta Esteribarko Udalek hirigintza arloko hitzarmen bat sinatu zuten bi udalerri horien mugakide diren Ollokilanda eta Urbi alderdiak garatzeko. Uharteko Udalak 2000ko urtarrilaren 20an egindako bilkuran onetsi zuen hitzarmena, 2000ko :16. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena, otsailaren 4an.
Lurzorurako, Esteribarko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala eta Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa prestatu ziren, Ollokilanda eta Urbi alderdiei dagozkienak.
Esteribarko Udaletxean, 2001eko abuztuaren 10ean egin bilkuran onetsi zen hasiera batean dokumentu bat, eta 2001eko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, irailaren 12an; bestea, aldiz, Uharteko Udaletxean, 2001eko uztailaren 5eko bilkuran, eta 2001eko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, abuztuaren 13an.
Esteribarko Udalaren arau subsidiarioetako aldaketaren behin betiko onespena 96/2004 Foru Aginduan jaso zen (2005eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urtarrilaren 14an).
Uharteko H.A.P.O. aldatzeko espedientearen behin betiko onespena, Ollokilanda-Urbi alderdiari dagokiona, 95/2004 Foru Aginduan jaso zen (2005eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, uztailaren 1ean).
Uharteko Udalak 2005eko maiatzaren 26ko bilkuran onetsi zuen hasiera batean plan partziala (2005eko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, ekainaren 29an).
Uharteko Udalak 2005eko irailaren 5eko bilkuran onetsi zuen behin betiko plan partziala (2005eko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urriaren 5ean).
Birzatiketa proiektua hasiera batean onetsi zuen Uharteko Udalak 2005eko uztailaren 5ean egindako bilkuran (2005eko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 10ean argitaratua). Alegazio garaian, haietako batzuk onetsi eta berriz abiatu zen prozesua, beste hasierako onespen bat ekarri zuena 2005eko urrian.
Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsi zuen Uharteko Udalak 2005eko uztailaren 5eko bilkuran (2005eko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abuztuaren 10ean) Orain, Udalak behin betiko onetsi du urbanizazio proiektua.
Xedea.
Plan partzialeko aldaketa honek bi helburu ditu: egin beharreko eraikinen altuera aldatzea, Cinfa laborategien beharretara egokitzearren _planeamenduak onartzen duen eraikin aprobetxamendua inoiz gainditu gabe_, eta bestetik, D.1 lurzatian jarduteko baldintzak ezartzea. Plan partzialean, 8.156,44 m²-ko lurzati hau balio anitzetako ekipamendu gisa ageri da, baina Uharteko eta Esteribarko udalek eta Laboratorios Cinfa enpresak sinatutako hitzarmena dela eta, enpresa horri lagatu zaio lurzatiaren erabilera 49 urterako.
Sustatzailea.
Javier del Río Casado jaunak (NAN: 16.787.772) eskatuta prestatu da plan partzialeko aldaketa hau. Laboratorios Cinfa, S.A. enpresa (IFZ: A/31/025398) ordezkatzen du; jakinarazpenetarako helbidea: Olatz Txipi, 10; Aretako industrialdea; 31620 Uharte (Nafarroa).
Lantalde prestatzailea.
Santiago Iribarren Santesteban, Rafael Rojas Gallardo, Alberto Valls Blasco eta Miguel Angel Zabala Iraurgui arkitektoek prestatu dute plan partzialeko aldaketa. Euskal Herriko Elkargo Ofizialeko kideak dira, 1213, 1184, 1210 eta 2492 zenbakiekin, hurrenez hurren, eta helbide hau dute jakinarazpenetarako: Kale Berria, 8; 2. bulegoa; 31192 Mutiloagoiti (Nafarroa).
Lurzatien deskribapena.
Ollokilanda-Urbi plan partzialeko M.2 eta D.1 lurzatiak plan partzialeko antolamenduaren mendebaldean daude.
D.1 lurzatiak 8.156,44 m²-ko azalera du; berdegunea du muga iparraldean eta mendebaldean, bide bat egin berria ekialdean, baita M.2 lurzatia ere; eta hegoaldean beste bide bat, egin berria ere. Irregularra da, hiru alde zuzen ditu eta kurboa berdegunearekin muga egiten duena.
M.2 lurzatiak 40.779,11 m²-ko azalera du; bide bat, egin berria, du muga ipar, hego eta ekialdetik; mendabaldean, aldiz, D.1 lurzatia. Errektangeluarra da.
Plan partziala aldatzeko arrazoiak.
Cinfa enpresak, M.2 lurzatiaren esleipena bere esku duenak, Uharteko Udalarekin sinatutako hitzarmenen arabera, uste du beste esparru bat, malguagoa, behar dela eraikinen altuerei dagokienez. Hainbat fasetan egin behar direla uste du, Laboratorios Cinfa enpresa handitu ahala egokituko litzatekeena, hura merkatuan nola kokatzen den eta zein estrategia darabilen, horren arabera.
Orobat, D.1 lurzatian egin daitezkeen jarduketak zehaztu gogo dira; izan ere, Laboratorios Cinfak 49 urtetan erabiliko du.
Proposatutako antolamendua.
Aldaketen ondorioz ez da inoiz lurzatiari esleitutako eraikigarritasuna handituko, 29.783,73 au-koa baita, ezta poligonoaren konfigurazioa funtsean aldatuko ere, planeamenduan berean 20 metroko altuerako industria eraikinak zilegi baitziren.
Altueren aldaketa.
Aldatu gogo diren hirigintzako determinazioak 03 planoan jaso dira. Aipatu denez, barne funtzionamendua eta egin gogo diren jarduketa guztien planteamendua direla eta, gaur egungoa ez beste antolamendu bat behar da eraikinen altuerei dagokienez. Oraingo determinazioen arabera, 5000 metroko lurzatia da. Beheko solairua 1 altxa liteke bertan, eta lurzatiaren gainerakoan beheko solairua bakarrik.
Proposatu den antolamenduak bi lurzati handi hartzen ditu kontuan eraikitzeko. Lehenbizikoan produkzio gunea egonen da eta bertan sotoa+beheko solairua+solairuartea eraikiko dira. Eraikinak soto baten bidez lotuko dira, galeria handi baten gisa, zerbitzuak, instalazioak, mantentze-lanak, garajea eta langileen aldagelak kokatzeko. Halaber, solairuarteak eginen dira, ganbara tekniko gisa. Haietan, klimatizazioko instalazioak jarriko dira; toki franko hartuko dute CINFAren ezaugarriek hala behartuta. Bigarren lurzatian administrazioko eraikinak, I+G, eta abar egonen dira. Eremu honetan, beheko solairua+1 izan beharrean sotoa+beheko solairua+2 planteatu da bi helburu lortzearren: eraikin horiek egiteko kostua optimizatu eta toki gehiago utzi berdegunea jartzeko. Horrela, itxura ez da hain bortitza izanen, fatxada nagusian zerrenda berde handi batekin.
03 planoa erantsi da, Laboratorios Cinfaren instalazio berrien azken planeamenduari buruzkoa, egin gogo diren eraikin guztiak biltzen dituena. Konfigurazio horrek aldaketa txikiak izaten ahal ditu xehetasun azterlanean zehaztutako lurzatietan, baina planeamenduan adierazitako aprobetxamendua inoiz gainditu gabe.
04 planoan ageri dira antolamendu honen ondorioz aurreikusi den azalera eta aprobetxamenduen taula. Erabilitako aprobetxamendua 26.845,60 au-koa izanen da, planak baimentzen dituen 29.783,73 au-en azpitik. Plan partzialean zehaztutako parametro zenbakizko hauen arabera atera dira datu hauek.
Kendu egin da M.2 eta D.1 lurzatien artean bi metroko atzeraemangunea uzteko betebeharra, ezaugarri horietako bi lurzatien artean toki libre pribaturik utzi behar ez dela erabakita. Zilegi da markesinak eta elementu irtenak jartzea M.2 lurzatian, D.1 lurzatiaren gainean.
M.2 lurzatia:
Hirugarren sektoreko erabilera, B + 1 altuera. Ez da zatituko 20.000, 00 m²-z azpiko lurzatietan.
_Lurzatiaren azalera: 40.779,11 m².
_Azalera eraikia BS: 39.173,14 m².
_Azalera eraikia I: 5.000 m².
_Eraikitzeko azalera librea: 1.605,97 m².
_Aprobetxamendua: 29.783,73 au.
_Azalera eraikia sestra gainetik: 44.173,14 m².
Homogeneizazio koefizienteak:
Lurzoru libre pribatuko homogeneizazio koefizientea = 0,20.
Behe solairuko homogeneizazio koefizientea (hirugarren sektoreko erabilera), lurzatia > 20.000 m² zatitugabea = 0,65.
Sotoko homogeneizazio koefizientea (hirugarren sektoreko erabilera) = 0,10.
Solairuarteko homogeneizazio koefizientea (hirugarren sektoreko erabilera) = 0,10.
Goiko solairuetako homogeneizazio koefizientea (hirugarren sektoreko erabilera) = 0,80.
D.1 lurzatirako baldintzak.
Laboratorios Cinfak, D.1 lurzatia erabiltzeko kontzesioa duenez, hura egokitu, zelaitu, urbanizatu eta jardueraren arabera behar diren eraikin lagungarriak egin ahalko ditu bertan. Alabaina, udalekin sinatutako hitzarmenari jarraituz, 49 urteko kontzesioa iraganik, hitzarmena aztertu beharko da eta, beharrezkotzat joz gero, baldintza berriak ezarriko dira lurzatia erabili eta aprobetxatzeko.
Hirigintzako arrazoiak.
4. artikuluak (Ollokilanda-Urbi plan partzialeko aldaketa eta berrikusketa) dioenez, "Hirigintzako dokumentu honetan ezarritako determinazioetan gorabeherak izaten ahal dira hura edozein unetan aldatu edo berrikusteko, indarra duen legerian ezarritako prozedurari jarraituz".
Ondorioa.
Plan partzialeko aldaketa honek bi helburu ditu: egin beharreko eraikinen altuera aldatzea, Cinfa laborategien beharretara egokitzearren _planeamenduak onartzen duen eraikin aprobetxamendua inoiz gainditu gabe_, eta bestetik, D.1 lurzaitan jarduteko baldintzak ezartzea. Plan partzialean, 8.156,44 m²-ko lurzati hau balio anitzetako ekipamendu gisa ageri da, baina Uharteko eta Esteribarko Udalek eta Laboratorios Cinfa enpresak sinatutako hitzarmena dela eta, enpresa horri lagatu zaio lurzatiaren erabilera 49 urterako.
Dokumentu honen bitartez, badirudi egungo araudia betetzen dela proposatzen diren aldaketak eginda".
Iragarkiaren kodea: L0612857