102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik (Antolamendu xehekatuko determinazioak)

Funesko Udalak, 2006ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, arauzko quoruma izanik, Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua onetsi zuen; honela dio erabakiaren xedapen zatiak:

Lehendabizi._Behin betikoz onestea Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua, determinazio xehekatukoa baita, S.C. Domínguez Cirauqui Enrique eta Domínguez Guenduláin, Angel jaunek sustatua. Haren bidez, 2. poligonoko 704, 705, 714 eta 715. lurzatiek arau subsidiarioetan duten sailkapena aldatu da, ekoizpen handiko lurzoru urbanizaezin izatetik ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizagarri izatera; hau da, 35/2002 Foru Legearen arabera, lurzoru urbanizazezin gorde beharrekoa izateko eskatzen da, ustiapen naturalerako duen balioagatik.

Bigarren._Behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentu osoaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabost eguneko epean behin betiko onespenetik aitzina".

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki horren aurka, eta aukeran, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, behar den epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Funesen, 2006ko uztailaren 28an._Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0612867