102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Aldaketa hasiera batean onetsirik Burlatako udalerrian telekomunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen udal ordenantzan

Burlatako Udalak, 2006ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Burlatako udalerrian telekomunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen udal ordenantzan, 5.3 a) artikuluko borzgarren lerroaldeaz den bezainbatean, honela geldituko baita idatzirik:

"Lurzoru urbanizagarrian jarritakoa, hura hirigintzan garatzen bada, 2 hilabeteko epean desmuntatu beharko da lehen abisua hartzen denetik."

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, aldaketa hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan aztertu eta bidezko erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 326. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2006ko abuztuaren 3an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0613421