102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

2006ko ekitaldiko tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2006ko maiatzaren 26ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko ekitaldiko tasak eta prezio publikoak.

Hasierako onespenaren kontra alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu dira, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Erabakiaren hasierako onespena 2006ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 12an.

Tuteran, 2006ko abuztuaren 4an._Komunitateko burua, José Antonio Gayarre Bermejo.

2006KO KANONAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Nekazaritza

Mota:

1.a: 0,71 euro.

2.a: 0,61 euro.

3.a: 0,46 euro.

_Landaketak: 1,08 euro.

_Ureztalurra: 1,45 euro.

Katastroko zuzenketak

_Ahaidetasunik gabe: 1 euro/erregua.

_Senideen artean: 0,50 euro/erregua.

_Gurasoek seme-alabei: salbuetsia.

Abeltzaintza

_Ardiak, urtea: 0,57 euro.

_Ardiak, denboraldia: 0,44 euro.

_Behiak, urtea: 5,69 euro.

_Behiak, denboraldia: 4,36 euro.

Ehiza

_Ehiza txartela (berritzea): 50,00 euro.

_Ehiza txartela (ehiztari berria): 50,00 euro.

_Ehiza txartela (lehengo ehiztaria bazkide ez dena ): 180,00 euro.

Arrantza

_Arrantza txartela: 15,00 euro.

Filmaldiak eta erreportajeak

_Argazki erreportaje eta filmaldiak: 700 euro/eguna.

_Filmak: 1000 euro/eguna.

Simaurra ateratzea

_Traktorea eta atoia: 30,00 euro.

_Motokultorea - atoi txikia: 15,00 euro.

_Autoa - furgoneta: 10,00 euro.

Bestelakoak

_Ziurtagiriak: 5,00 euro.

_Katastroko orriak: salbuetsia.

_Katastroko txostenak eta planoak: 4,00 euro.

_Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.

_Lurzatien gaineko zedulak Nafarroako Gobernuari: 1,35 euro.

_Idazkariaren nahiz biologoaren txostenak, espedienteak tramitatzeko: 30,00 euro.

_Komunitatearen zerbitzuko ibilgailuak eta langileak errentan hartzea, Bardeetan ibiltzeko: 100 euro/eguna.

_Obren eta instalazioen lizentziak %2,5, aurrekontuaren ariora.

_M³ buztina/legarra: 0,60 euro.

_Telefonia mugikorreko zutoinak: 2.115,00 euro.

Ibilbide turistikoen gida ofiziala

_Banatzailearentzako prezioa (zergak barne): 5,00 euro

_Jendearentzako salmenta prezioa (zergak barne) saltoki baimenduetan: 7,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0613256