II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Ordenantzako aldaketaren behin betiko onespena
2006ko apirilaren 27ko bilkuran hasiera batean onetsi zen Mankomunitateko kanalizazioak hausteagatik igorri beharreko tasen gaineko ordenantza fiskaleko aldaketa. 2006ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 26an, argitara eman zen eta jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi dela iragartzen da, 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluari jarraikiz.
Garesen, 2006ko abuztuaren 3an._Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.
1._Lanak burutzearen kostua.
1.1. Langileen kostua.
Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da:
ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00etatik 16:00etara
urriaren 1etik maiatzaren 31ra: 9:00etatik 16:00etara
Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:
_Teknikariaren ordua: 23,64 euro (kostua/ordua).
_Arduradunaren ordua: 31,46 euro (kostua/ordua).
_Taldeburuaren ordua: 24,49 euro (kostua/ordua).
_1. mailako ofizialaren ordua: 23,78 euro (kostua/ordua).
Konponketak ordutegi arruntetik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:
_Laneguneko aparteko ordua: 1,75 (koefizientea).
_Gaueko aparteko ordua: 2 (koefizientea).
_Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaieg.): 2,25 (koefizientea).
1.2. Kilometrajea.
_Kilometroko 0,25 euro ordainduko da.
_Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Garesen duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.
1.3. Fakturatu beharreko orduak.
Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:
_Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora.
_Konponketa egiteko erabili den denbora.
_Kanalizazio proba eta abian jartzea.
Ordutegi arruntetik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira, gutxienez ere, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.
2._Erabilitako materialen kostua.
Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta bitegiratze gastuengatik.
3._Mankomunitateak errentan hartu makineria eta langileen kostua.
Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (pala gidariak, kamioilariak, etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren ariora, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.
4._Ordainketa ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.
4.1. Ekipoak eskura edukitzea.
Zenbateko finko bat, 364,02 eurokoa, ordainduko da, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.
4.2. Zerbitzuari kalte egitea.
Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak, etab.):
O 100 mm. bitarte:
_Hondaketa arina: 58,51 euro.
_Hondaketa larria: 117,08 euro.
O 200 mm. bitarte:
_Hondaketa arina: 144,61 euro.
_Hondaketa larria: 289,22 euro.
O 300 mm. bitarte:
_Hondaketa arina: 433,83 euro.
_Hondaketa larria: 867,68 euro.
O 400 mm. bitarte:
_Hondaketa arina: 654,17 euro.
_Hondaketa larria: 1.308,30 euro.
400 mm. baino gehiago:
_Hondaketa arina: 3.614,97 euro.
_Hondaketa larria: 7.229,98 euro.
Iragarkiaren kodea: L0613251