102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Hirigintzako arau orokorren 11. artikuluaren aldaketa behin betiko onetsita. Lurzoruen kalifikazioari buruzkoa da _gehieneko okupazioa_ Gorraizko Jaurerriaren plan partziala zenaren esparruan

Eguesibarko Udalak, 2006ko uztailaren 18an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Hirigintzako arau orokorren 3. kapituluaren 11. artikuluaren aldaketa. Lurzoruen kalifikazioari buruzkoa da _gehieneko okupazioa_ Gorraizko Jaurerriaren plan partziala zenaren esparruan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau onetsi berri den araudiarekin batera.

Eguesen (Eguesibar), 2006ko abuztuaren 3an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

HIRIGINTZAKO ARAU OROKOR ONETSIA

HIRUGARREN KAPITULUA

Lurzoruen kalifikazioaren gaineko arauak

11. artikulua. Gehieneko okupazioa.

Oinplanoko gehieneko okupazioa, edozein poligonotan, ez da inoiz izanen unitatearen, edo kasua bada, azpiunitatearen %30 baino gehiago. Gainerakoaren erabilera honakoa izan daiteke: berdegunea, kirol instalazioak, aisialdirako guneak, etab.

Iragarkiaren kodea: L0613247