102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Behin betiko onetsirik Dantzalekuko igerilekuetako sarreren eta abonoen prezio publikoak, 2006ko denboraldirako

Udalak, 2006ko maiatzaren 26ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Dantzalekuko igerilekuetako sarreren eta abonoen prezio publikoak, 2006ko denboraldirako.

Erabaki hori 2006ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran zuzendu zen.

Onesteko erabakia 2006ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi dira prezio horiek; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2006ko denboraldia

2006ko abonoak:

_Haurrak (3 urte bitarte):

_3 urtetik 11 urte bitartekoak: 17,65 euro.

_12 urtetik 17 urte bitartekoak: 28,65 euro.

_18 urtetik goitikoak: 35,75 euro.

_Erretiratuak: 21,45 euro.

Sarrera, lanegunetan:

_Haurrak (3 urte bitarte):

_3 urtetik 11 urte bitartekoak: 1,25 euro.

_12 urtetik 17 urte bitartekoak: 1,95 euro.

_18 urtetik goitikoak: 2,90 euro.

_Erretiratuak: 1,45 euro.

Sarrera, jaiegunetan:

_Haurrak (3 urte bitarte):

_3 urtetik 11 urte bitartekoak: 1,35 euro.

_12 urtetik 17 urte bitartekoak: 2,15 euro.

_18 urtetik goitikoak: 3,10 euro.

_Erretiratuak: 1,65 euro.

Familia larriek %15eko hobaria izanen dute familiarendako abonoaren azken prezioaren gainean.

Altsasun, 2006ko abuztuaren 3an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0613241