II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
FONTELLAS
Udal Planeko aldaketa puntual xehekatua, kudeaketa sistema aldatzea eta akats zuzenketa, R10 eta R-12 unitateetan. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2006ko uztailaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea Fontellasko Udal Planeko aldaketa puntuala, R-10 eta R-12 exekuzio unitateei dagokienean, eta kudeaketa sistema aldatzea, lankidetzatik konpentsaziora pasatuko baita, Quarto de Luna, S.L.k egindako proposamenari jarraikiz, eta akatsa zuzentzea, aipatu exekuzio unitateei dagokien tipologia "lorategi hiria, 2. gradua" delako, eta ez "dentsitate txikia".
2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasirik, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratuko da.
3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari txostena eskatzea.
Fontellasen, 2006ko uztailaren 27an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L0613227