102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1369/2006 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko 7 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 23ko 1542/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko 7 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 127. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, ekainaren 16ko 1095/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko 7 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

ALVAREZ GALVAN, BEGOÑA

ALVAREZ TUTOR, JORGE

ALVAREZ DE EULATE LEON, NATALIA

DE ARRIBA VILLAMOR, M.ª CARMEN

DE BLAS MENDIVE, M.ª AMAIA

FONSECA CRUZ, RAMIRO

FORRADELLAS MORALES, ANA

GARCIA ESPARZA, ELENA

GARCIA DE EULATE MARTIN-MORO, M.ª INES

MAULEON RUBIO, SUSANA

MELLADO SANTOS, JOSE MARIA

SAENZ BAÑUELOS, JAVIER

SARASIBAR SUBIZA, MARIA ELENA

SOLANAS ALAVA, SUSANA

TOLOSA ARRIETA, ITZIAR

Baztertuak:

MARTINEZ MIRAVETE, PAULA (5)

Baztertzeko arrazoiak:

(5) Eskatutako titulazioa ez izatea.

2. Deialdiaren 1.1 arauan aipatzen diren lanpostuen kopurua, destinoak eta plantilla zenbakiak ondoko hauek dira:

Lanpostu kopurua: 7.

Xedea:

_3 Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzan (plantillako zenbakiak: 68228,68200 eta 68198).

_2 Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko talde hierarkizatuan (plantilla zenbakiak: 68758 eta 65264).

_1 Lizarrako "García Orcoyen" Ospitaleko talde hierarkizatuan (plantilla zenbakia: 62596).

_1 Ubarmin Klinikan (plantillako zenbakia 67277).

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera igoera txandatik hasiko da kontatzen.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Ignacio Yurss Arruga, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko zuzendariordea.

Ordezko mahaiburua: Begoña Ganuza Bernaola, Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Mahaikidea: Jesús Damaso Aquerreta Abeola, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Paz Lorente, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: María Martínez-Berganza Asensio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Teresa Atondo Albéniz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Juan María Biurrin Babace, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Carmen Alfaro Adrían, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: María José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

4. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2006ko irailaren 25ean eginen dela adieraztea, 16:30ean, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea, 3, Iruña).

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 4an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0613320