102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZARRAKAZTELU

Herrilurren ordenantzaren hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2006ko uztailaren 31n egin oso bilkuran hasiera batean onetsi zuen Zarrakazteluko udal mugapeko herrilurretako ondasunen administrazio, xedapen egintza, defentsa, berreskurapen eta aprobetxamendurako ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 eta 2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsiriko ordenantza idazkaritzan egonen da ikusgai, 30 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zarrakaztelun, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: L0613157