II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ALTSASU
2006/2007 denboraldiko jardueren eskaintzako prezio publikoak. Hasierako onespena
Udalak, 2006ko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2006/2007 denboraldiko jardueren eskaintzako prezio publikoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, arau-aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Altsasun, 2006ko abuztuaren 3an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.
Iragarkiaren kodea: L0613146