102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZARRAKAZTELU

Zarrakazteluko arau subsidiarioen antolamendu-determinazio egituratzaile eta xehekatuen aldaketa puntuala lurzoru urbanizaezineko eremu batean, Figarolen. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2006ko ekainaren 30eko osoko bilkura arruntean eta legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen Figarolgo Kontzejuak arau subsidiarioetan sustatu duen aldaketa. Asmoa da Zarrakazteluko hiri antolamenduko arau subsidiarioen antolamendu-determinazio egituratzaile eta xehekatuen aldaketa puntuala egitea lurzoru urbanizaezineko eremu batean, Figarolen Figarolgo 23. poligonoaren 324. lurzatiaren zati baten kategoria aldatu nahi da, gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren ordez hiri lurzoru finkatua izan dadin, izan ere ulertzen baita 32/2002 Foru Legearen 92. artikuluak hiri-lurzoruaren kategoria hartzeko ezartzen dituen egoeretako batean dagoela, aipatu artikuluaren 1. puntuko b letran ezaldutako egoeran hain zuzen. Aldaketa hau egituratzailea denez, aipatu Foru Legearen 79, 70 eta 71. artikuluetan ezarri bezala tramitatu beharra dago. Hiri lurzoru finkatua bilakatu ahal izateko, ordenantza partikularrak onetsi beharko dira, erabilerak eta betebehar formal eta estetikoei eta osagaiei buruzko determinazioak arautzeko. Horrez gain, aldaketa xehekatua denez, 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan ezarri bezala tramitatu beharra dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen artikulu horietan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Zarrakaztelun, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: L0613156