102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2006ko uztailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betikoz onestea Puiuko 1. poligonoko 244. lurzatiko xehetasun azterlana, Martiniano Saldaña Tobar jaunak sustaturik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioetarako, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen aurka _xedapen administratiboa baita_ ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, eta hortaz, bide hauetakoren bat erabiliz inpugna daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratuz Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Puiun, 2006ko uztailaren 27an._Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0613154