II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
B.B.B.P.B.ko aldaketa E-4 sektorean (34. poligonoa, 274, 275 eta 283. lurzatiak). Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 18ko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa puntuala E-4 sektoreko 122. etxe-sailean, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak 2006ko maiatzaren 12an aurkeztua (erregistro zenbakia: 1973), 34. poligonoko 274, 275 eta 283. lurzatietarako hirigintzako determinazio berriak finkatzearren, zertarako eta errehabilitazio psikosozialerako zentro bat ezartzeko.
Ikusirik, orobat, 2006ko uztailaren 5ean aurkeztutako eranskina (erregistro zenbakia: 3018), aldaketari buruzko agiriaren osagarria baita.
Ikusirik Hirigintza Alorreko zuzendariaren txostena, 2006ko uztailaren 13koa; Udalaren legelarian txostena, uztailaren 17koa; Hirigintza Batzordeko irizpena, uztailaren 17koa, eta Jarraipen eta Kontrolerako Batzordearen irizpena, ondokoa erabaki da:
Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea B.B.B.P.B.ko aldaketa E-4 sektorean (34. poligonoa, 274, 275 eta 283. lurzatiak, 122 etxe-saila), Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak sustatua, txosten teknikoan zehaztu baldintzen arabera.
Bigarrena._Proiektua eta espedientea jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Hirugarrena._"Diario de Noticias" eta "Diario de Navarra" egunkarietan, eta Udalaren iragarki oholean paratzea erabakia.
Laugarrena._Erabaki hau jakinaraztea interesatuei, mugakide diren jabeei, Hirigintzako Alorrari, Kontu hartzailetzari eta Udalaren legelariari behar diren ondorioak izan ditzan.
Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2006ko uztailaren 26an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide. Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0613117