II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OIBAR
7. poligonoko 506. lurzatia birzatitzeko proiektua Oibarren. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2006ko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen aho batez eta legeak eskatzen duen quoruma zuela:
Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea Oibarko katastroko 7. poligonoko 506. lurzatia birzatitzeko proiektua, Joseba Olaizaloa Aipiolaza jaunak proposatua Arizaun, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz (sozietatearen egoitza: Aintzirako kalea, 7-behea, Iruña; I.F.Z.: B31813236); proiektua Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak prestatua da eta 2006ko uztailaren 26an ikus-onetsia.
Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, eta Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan paratuko da iragarkia, interesatuek epe horretan aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena._Jendaurrean egoteko epea iraganik, Udalbatzak behin betiko onespenaren gaineko ebazpena emanen du.
Hau dena aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2.002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Oibarren, 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L0613116