102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AMESKOABARREN

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena, Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoruaren U.E.9ko 170,171,175 eta 176 lurzatiei dagokiena

Ameskoabarrengo alkate udalburuak, 2006ko uztailaren 20an, ondotik heldu den ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 76 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz:

1._Hasiera batez onestea Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoruaren U.E.9ko 170, 171, 175 eta 176 lurzatien xehetasun azterlana, Miguel Angel Lezaun Munárriz arkitektoak prestatua eta Ricosar Promociones Inmobiliares, S. L. enpresak sustatua; helburua da eraikinen tipologia aldatzea eta etxe adosatuen lerrokadurak eta sestrak finkatzea, 5 eta 4 etxebizitzetarako aurreikusitako antolamendua izan ezik, izan ere etxe horien fatxadako lerroa (portikoa) 5 metro atzeraeman beharko da haien artean. Aldaketa hori espedienteari lotu beharko zaio jendaurreko epea ireki baino lehen.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasi eta hogei eguneko epean, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, ohar edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenen, 2006ko uztailaren 12an._Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui Martínez de Guereñu.

Iragarkiaren kodea: L0613074