II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
URRAULBEITI
Xehetasun azterlanaren hasierako onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2006ko uztailaren 17ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 7. poligonoko 161. lurzatiaren xehetasun azterlana, San Vicenten (Urraulbeiti); azterlana Construcciones Grain, S.L.k sustatua da (I.F.Z.: B/31149123; helbidea: Pío XII.aren etorb., 5 zk.- 5. D, Iruña), F. Benito Butrón eta J. Chocarro Gómez arkitektoek prestatua eta Arkitektoen Elkargoak 2006ko maiatzaren 24an ikus-onetsia.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Urraulbeitin, 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.
Iragarkiaren kodea: L0613069