I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, kanpinerako, zahar etxerako, ikastegirako eta 2 etxebizitzatarako petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko. Otsagabiko herrigunean (Otsagabiko udalerria, Nafarroa).
Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegi finkoetan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:
Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A. Jakinarazpenetarako helbidea: Imaz anaiak kalea, 3 eta 5, Iruña (PK 31002).
Eskaeraren helburua: Administrazio baimena, propano gas komertziala gorde, banatu eta hornituko dituzten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, Otsagabiko herriguneko etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko.
Tokia: E-2 multzoko bilketa egin nahi da, 32.000 litrokoa, lur azpiko bi biltontzi finkoren bidez, berezko lurrunketarekin, 1. poligonoko 190. lurzatian (Udalaren jabetza).
Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joango da polietilenozko hodiez guztira 1.170 metro egingo dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333); 40 eta 32 mm-ko diametro nominalak hurrenez hurren, eta 20/22 kobrezko 6 metro hodi hartuneetan. Eraikin edo aurreko aldeko armairu bakoitzean hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.
Sarea 20 kg/h-ko emarirako prestatu da gehienez. Adierazitako kontsumitzaileendako izango da eta 1,75 kg/cm²-ko presioa izango du hasieran. Tokirik urrunenean 1,70 kg/cm²-ko presioa bermatzen da gutxienez. Gehieneko kontsumoa 485,60 kg-koa izango da egunean eta 175.000 kg-koa urtean.
Aurrekontua: Aurreikusten den instalazioaren aurrekontua bost mila laurehun eta hogeita sei euro, laurogeita hamar zentimo da (5.426,95 euro).
Lanak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 6 hilabetekoa izango da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontatuta.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.
Iruñean, 2006ko uztailaren 24an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: F0612731