102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Espedienteen fitxategiaren sorrera, udal espedienteen tramitazioari buruzkoa

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako dekretu hau eman zuen 2006ko uztailaren 26an:

DAL 26-JUL-06 (1/PR).

"Ikusirik Informazioaren Segurtasun Batzordearen 2005-11-4ko akta, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, honako hau ebatzi dut:

Lehenbizikoa._"Espedienteak" izeneko fitxategia sortzea, udal espedienteen tramitazioari buruzkoa; haren ezaugarriak dekretu honen I. eranskinean biltzen dira.

Bigarrena._Eranskinetako fitxategien sorreraren eta aldaketaren berri emanen zaio Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskripzioa egin dadin.

Hirugarrena._Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko uztailaren 26an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Iragarkiaren kodea: L0613075