II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OLTZA ZENDEA
Behin betiko onetsita Izkueko U.E.1 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa
Oltza Zendeako Udalak, 2006ko uztailaren 27ko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehendabizi._Manuel Aragón Hederá eta Miguel Angel Bizcar jaunek egindako alegazio ezestea, azaldutako arrazoiengatik.
Bigarren._Behin betiko onestea Izkueko U.E.1 unitatearen xehetasun azterlana, Cia Idoate ahizpek sustatu, Josefa Echaide Izquierdo arkitektoak prestatu eta EHAEk 2006ko urtarrilaren 16an ikus-onetsia.
Hirugarren._Behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzearren.
Laugarren._Xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea hamabost eguneko epean, aipatu Foru Legearen artikulu berak horrela xedatzen baitu.
Bosgarren._Sustatzaileari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
1. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.
2. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Oltza Zendean, 2006ko maiatzaren 28an._Alkatea, Juan Antonio Erburu Anchaño.
Iragarkiaren kodea: L0612916