102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA ARGA

Akats zuzenketa: Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuaren iragarkian, 2006ko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 14an argitaratu baitzen, akatsa badela atzeman da, barrutian egin beharreko salbuespenei dagokienean. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluak administrazio publikoei ematen dien eskuratza erabiliz, ofizioz zuzentzen da aipatu iragarkia eta honela gelditzen da:

"Miranda Argako Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Miranda Argako udal mugapea, ondoko salbuespenekin.

Salbuespenak: 240 hektareako azalera, Berbintzanako ehiza barrutia eratzeko lagatuak, ondoko bi zonaldeetan banaturik:

1. Frutorroyo izeneko zonaldea, ondoko mugak dituena: iparraldean eta ekialdean Berbintzanako udal barrutia; iparraldean Pozoandrés, La Caseta eta Lagunazo alderdiak; ekialdean Serabia alderdia, Arga ibaiaren eskuin aldean; mendebaldean La Serola alderdia eta hegoaldean San Gileko sakana, biak Miranda Argako udal mugapean.

2. Raso de Baztán izeneko zonaldea, ondoko mugak dituena: iparraldean eta ekialdean Berbintzanako udal mugapea; hegoaldean Badalenguako edo Vayalenguako sakana eta mendebaldean Artederreta-Martzilla NA-6100 errepidearekin, Berbintzanako mugatik errepideak Badalenguako sakana gurutzatzen duen tokiraino doan tartean.

Miranda Argan, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0613043