II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN (ELORTZIBAR)
Behin betiko onetsita Zuluetako Udal Planeko aldaketa xehekatua, Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.4 exekuzio unitateari dagokiona, Promociones Arnaya S.L.k sustaturik
Noain Elortzibarko Udalak 2006ko uztailaren 26an egindako bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, behin betikoz onestea erabaki du Zuluetako Udal Planeko aldaketa xehekatua, Noaingo (Elortzibar) Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.4 exekuzio unitateari dagokiona, Promociones Amaya, S.L.k sustatua, udal arkitektoaren txostenean aipatu gorabehera teknikoekin. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 3/2002 Foru Legeari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko da.
Noainen, 2006ko uztailaren 27an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0613055