102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Uharteko Udalak, 2006ko uztailaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Itaroa Residencial Plan partzialeko M.13 P.2-ko xehetasun azterlana, Vicente Javier Bacaicoa García de la Peñak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Uharten, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0613048