102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEDEA

Determinazio xehekatuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak 2006ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, xedapen zatiko lehen puntuan honela dioen erabakia hartu zuen, hitzez hitz:

1. Behin betiko onestea Ledeako Planeamenduko arau subsidiarioen deteminazio xehekatuetako aldaketa, Ledeako Sociedad Cooperativa Vinícola San Francisco Javier sozietateak aurkeztua, hain zuzen ere 46. artikuluari idazketa berria emateko. Artikulu horrek eraikuntzaren baldintza estetikoez dihardu, estalkiei dagokienez, egungo arau subsidiarioen hirigintzako araudi orokorraren barrenean: "Estalkiak inklinatuak izanen dira, gutxieneko malda %30 izanik eta gehienekoa, berriz, %40. Halaber, erremateak, erretenak eta zorrotenak kobrezkoak, berunezkoak, zinkezkoak, xafla aurrelakatuzkoak edo burdinurtuzkoak izanen dira. Estalkien materiala zeramikazko teilazkoa izanen da bizitokirako eraikin guztietan, salbu eta kolore ilunak, okrea gomendatzen baita. Orobat, estalkien bestelako materialak ere onartzen dira (xafla aurrelakatua, zinka, kobrea, eta abar) bizitegi ez diren eraikin bakanetan, betiere arrazoitzen bada estalki hori fatxadako estaldurarekin bat datorrela."

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Ledean, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0613042