II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ZIZUR
Urbanizazio proiektua behin betiko onetsita
Udalbatzako alkate udalburuak 2006ko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren bidez erabaki da behin betikoz onestea Saguesko herrigunea urbanizatzeko proiektua, Udaleko zerbitzu teknikoek prestatua.
Argitaratzen den egintzaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari, hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L0613041