II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OLORITZ
Ehiza barrutia eraturik
Olorizko Udalak, 2006ko ekainaren 23an egindako bilkuran, espedientea abiatzea erabaki zuen udaleko ehiza barrutia eratzeko, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoaren arabera. Hasteko, ehiza barrutiak udal mugape guztia hartuko du, Orizingo lurrak kenduta.
Iragarki honen bidez espedientea jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Orobat, epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Olorizko eta Barasoaingo udal bulegoetan, aipatu eremuko lurren jabeek beren ondasunak ehiza barruti horretatik ateratzeko gogoa adieraz dezaten, baita egokia iruditzen zaien beste edozein alegazio egiteko ere.
Oloritzen, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, Fernando Flamarique.
Iragarkiaren kodea: L0613039