102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Bertizaranako Udal mugapean (Nafarroa) gas natural kanalizatua banatzeko aurretiko administrazio baimenerako eskaerari buruzkoa.

Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko, hornitzeko eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituzten Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuko 70. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean egongo da honako instalazioetarako proiektua:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008, Iruñea.

Eskaeraren helburua: Bertizaranako Udal mugapean (Nafarroa) gas natural kanalizatua banatzeko proiekturako aurretiko administrazio baimena.

Instalazioen deskribapena: aurretiko hornidura-gunea Lesakako gas-hodiaren terminaleko altzairuzko DN 8" APA saretik hasita, Aceralia hornitzen duen tartean, Bidasoa ibaiaren parez pare Gas Navarra, S.A. enpresak proiektatu duen 35 bat kilometroko gas-hodian dago. Legasarako eta Narbarterako banaketa sarea Erregulazio eta neurketa estazio batetik (APA/MPA) abiatuko da, PE-200tik PE-63ra bitarteko polietilenoz egina, behar denaren arabera.

Aurrekontua: aurrekontua berrehun eta laurogeita lau mila zortziehun eta laurogei euro da (284.880 euro).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Industri Segurtasunerako Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairua). Han berean interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2006ko uztailaren 19an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0612560