II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GARINOAIN
Aldaketa egituratzailea hasiera batean onetsita
Ikusita S.1 sektoreko aldaketa egituratzailearen proiektua eta ud.1, ud.2 eta ul.1 unitate berriak, Garinoaingo Udalak sustatu eta Tomás Urmeneta eta Juan Cruz Lasheras arkitektoek prestaturik, Udalbatzak, aho batez erabaki du:
1. Hasiera batean onestea 1. sektoreko aldaketa egituratzailearen proiektua eta ud.1, ud.2 eta ul.1 unitate berriak, Garinoaingo Udalak sustaturik.
2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako hedakuntza handiena duten egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesatuek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
3. Erabaki hau eta aldaketaren proiektuen kopia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena egin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Garinoainen, 2006ko uztailaren 24an._Alkatea, Javier Ignacio Inchusta Laza.
Iragarkiaren kodea: L0612956