102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Milagroko Udalak, 2006ko uztailaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen "AR-3 banaketa eremua urbanizatzeko proiektua", Milagroko Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Milagron, 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0612943