102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Milagroko Udalak, 2006ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legez eskatutako gehiengoa zuela:

"1._Hasiera batean onestea AR-2 banaketa eremuko UE.1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Arista Arquitectos, S.L.k prestatua; xedea du AR-3 banaketa eremuko UE.1 exekuzio unitatea osatzen duten finken ekarpena egitea lurzoru urbanizagarria handitu eta bizitegiak egiteko. Milagroko Udal Planeko aldaketari jarraikiz, berriz zatitu eta ondoriozko lurzatiak esleituko dira, betetzen ari den planeamenduarekin bat; alde batetik, ekarritako lurraren jabeei, haien eskubideen arabera, eta bestetik, Milagroko Udalari, hirigintzako araudian xedatu bezala (35/2002 Foru Legearen 149. artikulutik 152.era eta 174. artikulutik 176.era), planeamenduan ezarritako lankidetza sistemari dagokionez.

2._Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan alegazioak aurkez daitezen.

3._Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Foru Komunitateko egunkarietara eta iragarki oholera igortzea, argitara eman dadin.

4._Erabaki hau ukituak gertatzen diren jabeei jakinaraztea, eta hogei eguneko entzunaldia ematea, _jendaurreko epearen adinakoa, alegia_ hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, egokia iruditzen zaien guztia denbora horretan adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten."

Milagron, 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0612942