102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Trukerako eskaintza publikoa

Galar Zendeako Udalak, 2006ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1. Besterengarri direla deklaratzea ondoko lurzati hauek: UB5.1, UB5.2, UB6.1 eta UB6.2, Espartzako S-4 sektorekoak. Hona hemen xehetasunak:

"UB5-1 lurzatia._Hiri lurzatia, Espartza-Galarren, 351,70 metro koadrokoa eta eraikigarritasuna 195,41 metro koadrokoa. Hona hemen mugak: iparraldean, UB3-2 lurzatia, ekialdean, 10. poligonoko 249. lurzatia, hegoaldean, UB5-1 lurzatia, eta mendebaldean, eremu publikoa. S4 AR3 sektorea urbanizatzeko gastuen %9,48 du atxikia. Grafiatua dago 3. planoan, UB5-1 izenarekin. Jabetzaren %53,74 Espartza-Galarko Kontzejuarena da, eta %46,26 Galarko Udalarena".

"UB5-2 lurzatia._Hiri lurzatia, Espartza-Galarren, 336,30 metro koadrokoa eta eraikigarritasuna 195,41 metro koadrokoa. Hona hemen mugak: iparraldean, eremu publikoa, ekialdean, UB5-1 lurzatia, hegoaldean, 10. poligonoko 249. lurzatia, eta mendebaldean, UB6-1 lurzatia. S4 AR3 sektorea urbanizatzeko gastuen %9,38 du atxikia. Grafiatua dago 3. planoan, UB5-2 izenarekin. Jabetza Galarko Udalarena da".

"UB6-1 lurzatia._Hiri lurzatia, Espartza-Galarren, 225,26 metro koadrokoa eta eraikigarritasuna 195,41 metro koadrokoa. Hona hemen mugak: iparraldean, UB6-2 lurzatia, ekialdean, eremu publikoa, hegoaldean, UB5-2 lurzatia, eta mendebaldean, 10. poligonoko 249. lurzatia. S4 AR3 sektorea urbanizatzeko gastuen %6,89 du atxikia. Grafiatua dago 3. planoan, UB6-1 izenarekin. Jabetza Galarko Udalarena da".

"UB6-2 lurzatia._Hiri lurzatia, Espartza-Galarren, 294,74 metro koadrokoa eta eraikigarritasuna 195,41 metro koadrokoa. Hona hemen mugak: iparraldean eta ekialdean, eremu publikoa, hegoaldean, UB6-1 lurzaita, eta mendebaldean, 10. poligonoko 249. lurzatia. S4 AR3 sektorea urbanizatzeko gastuen %0,00 du atxikia. Grafiatua dago 3. planoan, UB6-2 izenarekin. Jabetza Galarko Udalarena da".

2. Espediente administratiboa onestea eta udalaren titulartasuneko ondare ondasun honen trukerako prozedura abian jartzea, izan ere trukea eginen da Haizea 2002, S.L.k Espartzako S-3 sektorean dituen 1.278,55 aprobetxamendu unitateekin.

3. Trukerako eskaintza publikoa egitea, Udalak lortu nahi duen xederako egokiak izan daitezkeen ondasunen beste titularrentzat, interesa dutenek beren proposamena aurkez dezaten Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau argitaratzen denetik hasi eta hemezortzi eguneko epean.

Klausulen orria interesatuen eskura dago Udalaren erregistro orokorrean (Zaldibide, 17. 31191 Getze-Galar)

Getze-Galarren, 2006ko abuztuaren 11n._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0613541