II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CASCANTE
Cascanteko Udalaren erabakia, datu pertsonalen fitxategia sortzeko
Cascanteko Udaleko Alkatetzak, 2006ko uztailaren 4an, ondotik ematen den erabakia hartu du, hain zuzen ere Cascanteko Udalaren jabetzakoak diren fitxategiak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, honako arau hauei egokitzeko: Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua; hortaz, honako hau xedatu dut:
Lehena. Fitxategi hauek sortzea, deskribapen eta ezaugarri hauekin:
1._Kudeaketa integrala eta udal kontabilitatea:
Deskripzioa: datu multzoa, ondoko jarduketei lotua: Udalaren kudeaketa eta kontabilitatea, zergen dirubilketa, errolda, katastroa, finken titularrak, ibilgailuen titularrak, Udalaren gainbalioa, agirien erregistroa, udal jardueren parte hartzaileak.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udal kudeaketa eta kontabilitatea eta zerrendak egitea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Erroldan daudenak edo inoiz izan direnak, zergadunak eta jardueren eskatzaileak edo parte hartzaileak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesatua bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: N.A.N./.I.F.Z., izen-deiturak, helbidea, jaioteguna, sorlekua, sexua, naziotasuna, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, ibilgailuaren matrikula, errolda, katastroa, finken titularrak.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Gizarte Segurantza, Nafarroako Gobernua, Estatistikaren Institutu Nazionala eta bertze udal batzuk.
Fitxategiaren erantzulea: Cascanteko Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Cascanteko Udaletxean, Plaza de los Fueros, 1. Cascante.
Segurtasun neurriak: Erdi Maila.
2._Helbideen agendak:
Deskripzioa: pertsonen posta helbideen erregistroa, beharrezkoa dena administrazioaren eguneko lanean.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarekin joan-etorriak dituzten pertsonekiko komunikazioa ahalbidetzea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarekin joan-etorriak dituzten pertsonak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesatua bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: Izen-deiturak, posta helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Bakarrik ere ez.
Fitxategiaren erantzulea: Cascanteko Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Cascanteko Udaletxean, Plaza de los Fueros, 1. Cascante.
Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
3._Langileak:
Deskripzioa: Udalarentzat lan egiten duten pertsonen erregistroa, nominak egiteko behar dena.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: nominak eta aseguru sozialak egitea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lan-kontratudun eta funtzionarioak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesatua bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: osasuna, NAN/IFZ, gizarte segurantzako zenbakia, izen-deiturak, posta helbidea, telefonoa, egoera zibila, familia, jaioteguna, sorlekua, adina, sexua, naziotasuna, prestakuntza, ikasketen curriculuma eta lanbidearena, laneko esperientzia, nominako datuak, dirusarrerak, bankuko datuak, kenkarien datuak, kredituen zerrenda.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Gizarte Segurantza eta Nafarroako Gobernua.
Fitxategiaren erantzulea: Cascanteko Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Cascanteko Udaletxean, Plaza de los Fueros, 1. Cascante.
Segurtasun neurriak: Goi Maila.
4._Udal espedienteak:
Deskripzioa: Udaleko idazkaritzan tramitatu diren espedienteetan biltzen diren datuen multzoa.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: Espedienteen onespena, txostenak eta ziurtagiriak luzatzea eta udal kontratuak egitea ahalbidetzea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarekn joan-etorriak dituzten hiritarrak edo enpresak, eta Udalbatzako kideak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesatua bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: N.A.N./.I.F.Z/I.F.K., izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, naziotasuna, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, ibilgailuaren matrikula, enpresaren ordezkaria, errolda, katastroa, finken titularrak.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Bakarrik ere ez.
Fitxategiaren erantzulea: Cascanteko Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Cascanteko Udaletxean, Plaza de los Fueros, 1. Cascante.
Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.
5._Zehapen espedienteak:
Deskripzioa: Udalean tramitatu diren zehapen espedienteetan biltzen diren datuen multzoa.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalaren zehapenak tramitatzea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarekin joan-etorriak dituzten hiritarrak edo enpresak.
Datuak biltzeko prozedura: Administrazio Publikoetatik, interesatuarengandik edo haren lege-ordezkariarengandik.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: N.A.N./.I.F.Z/I.F.K., izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, naziotasuna, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, ibilgailuaren matrikula, enpresaren ordezkaria, errolda, katastroa, finken titularrak, arau-hauste administratiboen eta penalen zerrenda, baita errekargu eta korrituenak ere.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Nahitaezko dirubilketako arduraduna: Geserlocal, S.L. Erletokietako industrialdea, 1. 31007 Iruña (Nafarroa)
Fitxategiaren erantzulea: Cascanteko Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Cascanteko Udaletxean, Plaza de los Fueros, 1. Cascante.
Segurtasun neurriak: Erdi Maila.
6._Udal haurtzaindegia:
Deskripzioa: Udal haurtzaindegian tramitatu diren espedienteetan biltzen diren datuen multzoa.
Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udal haurtzaindegian izen emateko espedienteen onespena ahalbidetzea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udal haurtzaindegian tokia eskatu duten hiritarrak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesatua bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: N.A.N./.I.F.Z/I.F.K., izen-deiturak, helbidea, jaioteguna, sorlekua, sexua, naziotasuna, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, lan egoera, errenta aitorpena, famili liburua, gizarte segurantzako kartilla, erroldako fitxa, minusbaliatu izaeraren txostena, gizarte ongizateak sinatua.
Datuen komunikazio aurreikusiak: haurtzaindegia kudeatzeko enpresa esleipen-hartzailean izen emanak daudenen zerrenda. Tratamenduaren arduraduna: María Cristina S.I, I.F.Z.: E-31676588.
Fitxategiaren erantzulea: Cascanteko Udala. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Cascanteko Udaletxean, Plaza de los Fueros, 1. Cascante.
Segurtasun neurriak: Goi Maila.
Bigarrena: Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta xedatzea ikuskaritzaren txosteneko neurriak ezartzea eta sortutako fitxategiak Datuak Babesteko Agentziaren behar den erregistroan inskribatzea.
Cascanten, 2006ko uztailaren 5ean._Alkatea, María Angeles Ochoa Gorrindo.
Iragarkiaren kodea: L0613331