II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
VILLATUERTA
Behin betiko onespena D unitatearen likidazio kontuari
Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko uztailaren 31n, ebazpen hau eman zuen:
"Planeamenduko arau subsidiarioetako D jarduketa unitatea urbanizatzeko obren behin betiko likidazioaren kontua 2006ko maiatzaren 26an onetsi zen hasiera batean. Orain, eta jendaurrean egon bitartean inolako alegaziorik jaso ez denez,
Ebatzi dut:
1. Behin betiko onestea behin betiko likidazioaren kontua, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako D jarduketa unitatea urbanizatzeko obrei dagokiena.
2. Interesatuei jakinaraztea birzatiketaren behin betiko likidazioaren behin betiko onespena.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea."
Villatuertan, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.
Iragarkiaren kodea: L0613327