102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SESMA

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2006ko uztailaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea industrialdeko xehetasun azterlaneko unitatearen xehetasun azterlana, Udalak berak sustatua, industrietarako eta ekipamenduetarako bolumenak berrantolatzeko, eta berdeguneak eta dotazioetarako lurzatia tokiz aldatzeko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Sesman, 2006ko abuztuaren 4an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0613301