II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IZABA
Behin betiko onetsita hirilurraren balorazio txostenaren bigarren berrikuspena
Batzorde Mistoko Udalaren ordezkariek Hirilurraren balorazio txostenaren bigarren berrikuspena hasiera batez onetsi ondotik, proiektua hamabost egunean egon zen jendaurrean Udalaren iragarki oholean, eta erreklamaziorik jaso ez denez, Batzorde Misto horrexetako Nafarroako Gobernuaren ordezkariek txostena behin aztertuz gero, behin betikoz onetsi da, aipatu Batzordeak 2006ko ekainaren 23an hartu erabakiaren bitartez.
Izaban, 2006ko abuztuaren 7an._Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.
Iragarkiaren kodea: L0613295