102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BUÑUEL

Planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Alkatetzak 2006ko uztailaren 28an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Buñuelgo Udal Planeko 2. sektoreko planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmenaren proiektua, José Antonio Liñan Bienzobas eta Alfredo Alfaro Escalada jaunek aurkeztua, Corella Inmuebles, S.L. enpresa ordezkatuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24.2. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek beraien eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2006ko uztailaren 28an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0613269