II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
SESMA
Lurraren desafektazioa
Udal honek, 2006ko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea desafektazioaren espedientea, hain zuzen ere azalera bati herriluretako erabilera publikoa kentzeko. Tenaria, S.A. , CIF A31696578 da eskatzailea eta finkak Udalarenak dira, hain zuzen ere 11-215 eta 11-297 zenbakikoak. Desafektazioaren xedea da Lodosa-Mendabia zuntz optikoko linean kutxetak paratzea.
Horren berri ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak egiteko aukera izan dadin, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluarekin bat. Horretarako, aztertu nahi duenaren esku dago espedientea, udal bulegoetan.
Sesman, 2006ko abuztuaren 7an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L0613263