102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABARTZUZA

Finken mugaketa administratiboa

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 114. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 49. artikuluan eta ondokoetan xedatuarekin bat, Abartzuzako Udalak, 2006ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen, aho batez:

a) "El pueblo" alderdian dauden lurren mugaketa egiteko espedientea abian jartzea, horretarako onetsi diren txostenari eta aurrekontuari jarraikiz.

b) Erabaki hau igortzea bai finka mugakideetako jabeei bai eskubide errealen titularrei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratzea. Interesatuei erranen zaie bidezko juzgatzen dituzten agiri eta alegazio guztiak aurkezten ahalko dituztela, lanak egiten hasteko dataren aurreko hogeigarren eguna baino lehen.

c) Lanen hasiera finkatzea: 2006ko abenduaren 1ean hasiko dira, 10:00etan, Abartzuzako Udaletxean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2006ko abuztuaren 2an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0613255