102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Baztango Udal mugapean (Nafarroa) gas natural kanalizatua banatzeko aurretiko administrazio baimenerako eskaerari buruzkoa.

Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko, hornitzeko eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituzten Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuko 70. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean egongo da honako instalazioetarako proiektua:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008, Iruñea.

Eskaeraren helburua: Baztango Udal mugapean (Nafarroa) gas natural kanalizatua banatzeko proiekturako aurretiko administrazio baimena.

Instalazioen deskribapena: Aurreko hornidura gunea Gas Navarra S.A.k proiektatu duen 35 bat kilometroko gasbidean dago, 8 DN altzairuzko Lesakako gasbidearen APA terminaleko saretik abiatuz, Aceraliak hornitzen duen zatian kokatua dagoena. Proiektuan den gasbidea Bidasoa ibaiaren parez pare doa, antzinako burdinbidearen trazadura aprobetxatuz, Bidasoatik Donezteberaino, handik Legasa eta Mugairi inguratuz eta N-121-Aren eta N-121-Bren parez pare, Arraiozko eta Iruritako Kontzejuak zeharkatuz Elizondora iristen da.

Gas naturala banatzeko hiri eremuak Oronoz-Mugairi, Irurita eta Elizondo dira. Banaketa sareak 3 Erregulazio eta neurketa estaziotatik (APA/MPA) abiatuko dira, PE-200tik PE-63ra bitarteko polietilenoz eginak, behar denaren arabera.

Aurrekontua: aurrekontua milioi bat, laurehun eta berrogeita sei mila berrehun eta berreogeita lau euro da (1.446.244 euro).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Industri Segurtasunerako Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairua). Han berean interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2006ko uztailaren 19an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0612552