102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Udal Planaren aldaketa Elkano-Ibiriku-Egues eskualdeko AR1 banaketa eremuko 2. sektorean. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planaren aldaketa Elkano- Ibiriku-Egues eskualdeko AR1 banaketa eremuko 2. sektorean, Miguel Angel Orbaiz Galar jaunak Eguesko AR1eko 2. sektoreko Konpentsazio Batzordearen izenean sustaturik. Aldaketaren bitartez arrapala eraikiko da, eragina lorategian bakarrik izanen duena, eta horren ondorioz arrapalen bidezko lotura izanen da, hori guztia Nafarroako Gutxitu Fisikoen Koordinakundeak eginiko txostenari jarraikiz, eskaileren atalak bi bertzerik ez baitira izanen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78 eta 79. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Iragarki honek ordezkatu egiten du 2006ko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena, uztailaren 31n, 8472. orrialdean argitaratu baitzen.

Eguesen (Eguesibar), 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0613253