Iragarkia
102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CASCANTE
Ordenantza, Cascanten enpresak paratu eta handitzeko, industria jardueretan ingurumeneko eraginari dagozkion aurreneurriak, zuzenketak eta kontrolak egiteko eta enplegu egonkorra sustatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituena (2006ko ekitaldia)
Cascanten enpresak paratu eta handitzeko, industria jardueretan ingurumeneko eraginari dagozkion aurreneurriak, zuzenketak eta kontrolak egiteko eta enplegu egonkorra sustatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 10. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da 2006ko ekitaldiari dagozkion dirulaguntzen deialdia, 2006ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko 561-47000 kontusailaren kontura, Cascanteko Udalak onetsi baitzuen 2006ko uztailaren 21ean egin bilkura berezian.
Xedea: deialdi honen xedea Cascanteko enpresei mota hauetako laguntzak ematea da:
A._Enplegua sortzeko dirulaguntzak.
B._Inbertsiorako dirulaguntzak.
C._Industriaren kalitaterako, ingurumenerako eta laneko segurtasunerako dirulaguntzak.
D._Ingurumen arloko zuzenketa neurrietarako dirulaguntzak.
Onuradunak: enpresa mota hauek guztiek harten ahalko dituzte finantza arloko laguntzak: industriakoak, merkataritzakoak, zerbitzuetakoak, nekazaritzakoak eta abeltzaintzakoak, bai eta profesionalak nahiz artistak ere. Horretarako, ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) helbide fiskala eta jarduera Cascanten izatea.
b) inbertsioak Cascanten gauzatzea; inbertsioa zein ondasunetan eginen den, enpresa onuraduna haiexen jabe izatea, eta ondasun horien kudeaketa ekonomikoaz zuzenean arduratzea.
c) tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea.
d) kaudimenduna izatea, alderdi ekonomikoei, finantzarioei eta teknikoei dagokienez.
Laguntzen onuraduna izateko, orokorrean ezartzen diren betebeharrez gain, eskatzaileek laguntza mota bakoitzerako baldintzak bete beharko dituzte, honako hauek baitira:
A._Enplegua sortzeko dirulaguntzak.
a) Cascanten erroldaturik dauden eta bizi diren pertsonendako epe mugarik gabeko lanpostuak sortzea.
b) Diruz lagunduko den kontratazio horren bidez epe mugarik gabeko kontratuen kopurua handitzea, betiere dirulaguntzaren xede den pertsonak ez badu, azken 18 hilabetean, hamabi hilabete baino gehiago egiten, enpresan, behin-behineko kontratudun.
c) industria, merkataritza, zerbitzu, nekazaritza edo abeltzaintzako jardueraren bat nahiz jarduera profesional edo artistikoren bat aitzina abiarazten duten lagunek eskuratzen ahalko dituzte laguntzak, betiere Gizarte Segurantzako araubide berezietan izena ematen badute, azken hamabi hilabetetan araubide berezi berean egon ez badira, Cascanten erroldatuta badaude eta Gizarte Segurantzako bertzelako araubideetan kotizatzean ez badute.
B._Inbertsiorako dirulaguntzak.
a) Industria, merkataritza, zerbitzu, nekazaritza edo abeltzaintzako eraikinak egin, handitu edo zaharberritzeko inbertsioak egitea, Cascanteko udal mugapearen barnean.
C._Industriaren kalitaterako, ingurumenerako eta laneko segurtasunerako dirulaguntzak.
a) Inbertsioak alor hauetan egitea:
_Enpresaren kalitate mailaren diagnostikoa.
_Kanpoko aholkularitza, kalitatearen barne kudeaketarako, ingurumena zaintzeko eta laneko arriskuei aitzintzeko sistemak ezarri edo hobetzeko.
_Kalitatea kudeatzeko, ingurumena zaintzeko eta laneko arriskuei aitzintzeko sistemen auditoria.
(Laguntza hauetatik bazterturik geldituko da segurtasunaren eta osasunaren gaineko azterlana edo azterlan oinarrizkoa, sustatzaileek egin behar dutena, Eraikuntzetako gutxieneko segurtasun eta osasun baldintzak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren II. kapituluan ezartzen den bezala.)
D._Ingurumen arloko zuzenketa neurrietarako dirulaguntzak.
a) Inbertsioak egitea ingurumenaren kutsadura gutitzeko makineria eta instalazio teknikoetan, legeriak horietara derrigortzen ez duenean.
Epea: eskabideak Cascanteko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Eskabideak: eskabideak Cascanteko Udalak ezarritako ereduarekin bat etorriko dira, deialdi honen eranskinean agertzen baita.
Agiriak: Eskabidearekin batera, hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1. Enpresa eratzeko edo aldatzeko eskrituraren kopia konpultsatua, haren helbide fiskala Cascanten dagoela agertzen duena. Enpresaria pertsona fisikoa baldin bada, NANaren fotokopia konpultsatua eta Cascanten bizi dela frogatzen duen erroldatze agiria aurkeztu beharko ditu.
2. Jarduera ekonomikoen gaineko zergako edo lizentzia fiskaleko alta eta, kasua bada, azken ordainagiria.
3. Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena, gehienez ere sei hilabete lehenago luzatua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aitzina.
4. Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
5. Gizarte Segurantzak emandako egiaztagiria, indarrean dauden legeek erakundearekin ezartzen dizkioten betebeharren ordainketa eguneratua duela adierazten duena. Agiriak eskaera aurkezteko epea bukatu aurreko sei hilabeteetan egina behar du izan.
6. Eskatzailearen deklarazioa edo, bertzenaz, haren ahaldun edo ordezkariarena, indarra duten xedapenetan segurtasun arloan, laneko osasunaren arloan eta laneko arriskuei aitzintzeko arloan dituen betebeharrak eguneratuak dituela bere ardurapean baieztatzen duena.
7. Kaudimen ekonomiko eta finantziarioaren frogagiria:
_Sozietateak badira, balantzeen edo balantzeen laburpenen aurkezpena.
_Negozio zifra osoari dagokion dokumentazioa eta azken hiru ekitaldietan enpresak egindako zerbitzu edo lanena.
Arrazoi justifikatuak direla-eta enpresari batek ezin baditu aipatutakoak aurkeztu, Cascanteko Udalari aski iruditzen zaion bertze edozein dokumentazioren bidez frogatzen ahalko du bere kaudimen ekonomiko eta finantziarioa.
Arestian aipatu agiriez landa, nahitaez ekarri behar baita, zer-nolako laguntza eskuratu nahi den, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
A._Enplegua sortzeko dirulaguntzak.
1. Kontratatu aitzineko hemezortzi hilabeteetako TC1 etaTC2 orrien kopia konpultsatua, lan kontratudun finko eta aldi baterakoen xehetasunak ematen dituztenak.
2. Diruz laguntzen ahal diren lan-kontratuak edo, halakorik bada, alta Gizarte Segurantzako araubide berezian.
3. Dirulaguntzarako eskubidea sorrarazten duten kontratudunen NANaren kopia konpultsatua.
4. Dirulaguntzarako eskubidea sorrarazten duten kontratudunen erroldatze eta bizilekuaren ziurtagiria.
5. Dirulaguntzarako eskubidea sorrarazten duten pertsonen aitzineko kontratua (halakorik bada).
6. Dirulaguntzarako eskubidea sorrarazten duten kontratudunen lan bizitzaren ziurtagiria.
7. Egin beharreko jardueraren gaineko txostena (bakarrik jarduera batean hasi eta Gizarte Segurantzako araubide berezietan izena ematen dutenek).
8. Zinpeko aitorpena, azken hamabi hilabetean Araubide Berezian egon ez dela dioena (bakarrik jarduera batean hasi eta Gizarte Segurantzako araubide berezietan izena ematen dutenek).
9. Lan bizitzaren ziurtagiria (bakarrik jarduera batean hasi eta Gizarte Segurantzako araubide berezietan izena ematen dutenek).
B._Inbertsiorako dirulaguntzak.
1. Inbertsio proiektua arrazoitzeko txostena.
2. Eginen den jardueraren gaineko txostena.
C._Industriaren kalitaterako, ingurumenerako eta laneko segurtasunerako dirulaguntzak.
1. Egin beharreko inbertsioak arrazoitzeko txostena eta proformako fakturak.
D._Ingurumen arloko zuzenketa neurrietarako dirulaguntzak.
1. Egin beharreko inbertsioak arrazoitzeko txostena eta proformako fakturak.
Izapideak: eskabideak aurkezteko epea beterik, Cascanteko Udaleko Industria Batzordeak ebaluatuko ditu eta, ekarritako agirietan akatsik baldin bada, horiek zuzentzeko errekerimendua egiten ahalko die eskatzaileei, baita agiri osagarriak eskatu ere, bidezkoa irudituz gero.
Eskabideak ikusirik, Industria Batzordeak banaketa sistema proposatuko du, baina aurrekontuan dagoen dirua gainditu gabe.
Laguntza ematea: laguntzak Cascanteko Udalak emanen ditu, osoko bilkuran bilduta, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu zenetik. Epe hori berariazko ebazpena eman gabe bukatzen baldin bada, eskabidea ukatutzat hartuko da ustezko egintza dela-eta.
Laguntzen ordainketa:
Onartutako laguntzak kobratzeko, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
A._Enplegua sortzeko dirulaguntzak:
_Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena.
_Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
_Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, berarekiko betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
_Cascanteko Udalaren aldeko abala, onartutako laguntzaren zenbatekoan, lan-kontratudun finkoen kopurua edo Gizarte Segurantzako araubideko alta 37 hilabetez plantillan mantentzeko berme.
B._Inbertsiorako dirulaguntzak:
Onartutako dirulaguntza kobratzeko, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
_Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena.
_Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
_Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, berarekiko betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
_Diruz lagundutako obra bukatzeko ziurtagiria, teknikari eskudunak luzatua.
_Irekitzeko udal lizentzia.
_Fakturen eta bankuen ordainagirien kopiak.
C._Industriaren kalitaterako, ingurumenerako eta laneko segurtasunerako dirulaguntzak.
Onartutako dirulaguntza kobratzeko, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
_Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena.
_Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
_Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, berarekiko betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
_Diruz lagundutako obra bukatzeko ziurtagiria, teknikari eskudunak luzatua.
_Irekitzeko udal lizentzia.
_Fakturen eta bankuen ordainagirien kopiak.
D._Ingurumen arloko zuzenketa neurrietarako dirulaguntzak.
Onartutako dirulaguntza kobratzeko, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
_Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena.
_Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
_Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, berarekiko betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
_Diruz lagundutako obra bukatzeko ziurtagiria, teknikari eskudunak luzatua.
_Irekitzeko udal lizentzia.
_Fakturen eta bankuen ordainagirien kopiak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2006ko uztailaren 22an._Alkatea, María Angeles Ochoa Gorrindo.
I. ERANSKINA
Enplegua sortzeko dirulaguntzen eskaria
Izena ................, NAN zenbakia ................., bizitokia, jakinerazpenetarako .............................. , karrika .........................., zenbakia .................., nire izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu) ....................., bizitokia ......................, telefonoa ......................
Honako hau azaltzen dut:
1. Enplegua sortzeko Cascanteko Udalaren deialdiko laguntzen onuradun izateko deialdian ezarritako baldintzak betetzen ditudala.
2. Ordezkatzen dudan enpresak bere plantilla handitzeko denbora mugagabean kontratatu dituen lagunen kopurua, haiengatik dirulaguntza eskatu baita, honako hau dela:
3. Laguntzak eskuratzeko deialdian eskatzen diren agiriak, eskabide honen hondarrean zehazten direnak, aurkeztu ditudala.
Horrenbertzez,
Eskatzen dut:
Eskari hau aurkeztutzat harturik, onar dezazula eta Cascanteko Udalak, osoko bilkuran, dagokidan laguntza ematea erabaki dezala.
Cascanten, 2006ko ................aren ..........(e)an.
(Sinadura)
1._Enpresa eratzeko edo aldatzeko eskrituraren kopia konpultsatua, haren helbide fiskala Cascanten dagoela agertzen duena. Enpresaria pertsona fisikoa baldin bada, NANaren fotokopia konpultsatua eta Cascanten bizi dela frogatzen duen erroldatze agiria aurkeztu beharko ditu.
2._Jarduera ekonomikoen gaineko zergako edo lizentzia fiskaleko alta eta, kasua bada, azken ordainagiria.
3._Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena, gehienez ere sei hilabete lehenago luzatua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aitzina.
4._Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
5._Gizarte Segurantzak emandako egiaztagiria, indarrean dauden legeek erakundearekin ezartzen dizkioten betebeharren ordainketa eguneratua duela adierazten duena. Agiriak eskaera aurkezteko epea bukatu aurreko sei hilabeteetan egina behar du izan.
6._Eskatzailearen deklarazioa edo, bertzenaz, haren ahaldun edo ordezkariarena, indarra duten xedapenetan segurtasun arloan, laneko osasunaren arloan eta laneko arriskuei aitzintzeko arloan dituen betebeharrak eguneratuak dituela bere ardurapean baieztatzen duena.
7._Kaudimen ekonomiko eta finantziarioaren frogagiria:
8._Kontratatu aitzineko hemezortzi hilabeteetako TC1 etaTC2 orrien kopia konpultsatua, lan kontratudun finko eta aldi baterakoen xehetasunak ematen dituztenak.
9._Diruz laguntzen ahal diren epe mugarik gabeko lan-kontratuak edo, halakorik bada, alta Gizarte Segurantzako araubide berezian.
10._Dirulaguntzarako eskubidea sorrarazten duten kontratudunen NANaren kopia konpultsatua.
11._Dirulaguntzarako eskubidea sorrarazten duten kontratudunen erroldatze eta bizilekuaren ziurtagiria.
12._Dirulaguntzarako eskubidea sorrarazten duten pertsonen lehengo kontratua (halakorik bada).
13._Dirulaguntzarako eskubidea sorrarazten duten kontratudunen lan bizitzaren ziurtagiria.
14._Egin beharreko jardueraren gaineko txostena (bakarrik jarduera batean hasi eta Gizarte Segurantzako araubide berezietan izena ematen dutenek).
15._Zinpeko aitorpena, azken hamabi hilabetean Araubide Berezian egon ez dela dioena (bakarrik jarduera batean hasi eta Gizarte Segurantzako araubide berezietan izena ematen dutenek).
16._Lan bizitzaren ziurtagiria (bakarrik jarduera batean hasi eta Gizarte Segurantzako araubide berezietan izena ematen dutenek).
II. ERANSKINA
Inbertsiorako dirulaguntzen eskaria
Izena ................, NAN zenbakia ................., bizitokia, jakinerazpenetarako .............................., karrika ...................., zenbakia ........................, nire izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu) ....................., bizitokia .................., telefonoa ......................
Honako hau azaltzen dut:
1. Inbertsiorako Cascanteko Udalaren deialdiko laguntzen onuradun izateko deialdian ezarritako baldintzak betetzen ditudala.
2. Zenbateko honetako inbertsioa egin dudala: .......... euro, harengatik eskatzen baitut dirulaguntza.
3. Laguntzak eskuratzeko deialdian eskatzen diren agiriak, eskabide honen hondarrean zehazten direnak, aurkeztu ditudala.
Horrenbertzez,
Eskatzen dut:
Eskari hau aurkeztutzat harturik, onar dezazula eta Cascanteko Udalak, osoko bilkuran, dagokidan laguntza ematea erabaki dezala.
Cascanten, 2006ko ................aren ..........(e)an.
(Sinadura)
1._Enpresa eratzeko edo aldatzeko eskrituraren kopia konpultsatua, haren helbide fiskala Cascanten dagoela agertzen duena. Enpresaria pertsona fisikoa baldin bada, NANaren fotokopia konpultsatua eta Cascanten bizi dela frogatzen duen erroldatze agiria aurkeztu beharko ditu.
2._Jarduera ekonomikoen gaineko zergako edo lizentzia fiskaleko alta eta, kasua bada, azken ordainagiria.
3._Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena, gehienez ere sei hilabete lehenago luzatua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aitzina.
4._Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
5._Gizarte Segurantzak emandako egiaztagiria, indarrean dauden legeek erakundearekin ezartzen dizkioten betebeharren ordainketa eguneratua duela adierazten duena. Agiriak eskaera aurkezteko epea bukatu aurreko sei hilabeteetan egina behar du izan.
6._Eskatzailearen deklarazioa edo, bertzenaz, haren ahaldun edo ordezkariarena, indarra duten xedapenetan segurtasun arloan, laneko osasunaren arloan eta laneko arriskuei aitzintzeko arloan dituen betebeharrak eguneratuak dituela bere ardurapean baieztatzen duena.
7._Kaudimen ekonomiko eta finantziarioaren frogagiria:
8._Inbertsio proiektua arrazoitzeko txostena.
9._Eginen den jardueraren gaineko txostena.
III. ERANSKINA
Industriaren kalitaterako, ingurumenerako eta laneko segurtasunerako dirulaguntzak
Izena ................, NAN zenbakia ................., bizitokia, jakinerazpenetarako .............................., karrika ..............., zenbakia ....................., nire izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu) ....................., bizitokia ..............., telefonoa ......................
Honako hau azaltzen dut:
1. Industriaren kalitaterako, ingurumenerako eta laneko segurtasunerako Cascanteko Udalaren deialdiko laguntzen onuradun izateko deialdian ezarritako baldintzak betetzen ditudala.
2. Egindako jardueraren kostu osoa hau dela: .......... euro, harengatik eskatzen baitut dirulaguntza.
3. Laguntzak eskuratzeko deialdian eskatzen diren agiriak, eskabide honen hondarrean zehazten direnak, aurkeztu ditudala.
Horrenbertzez,
Eskatzen du:
Eskari hau aurkeztutzat harturik, onar dezazula eta Cascanteko Udalak, osoko bilkuran, dagokidan laguntza ematea erabaki dezala.
Cascanten, 2006ko ................aren ..........(e)an.
(Sinadura)
1._Enpresa eratzeko edo aldatzeko eskrituraren kopia konpultsatua, haren helbide fiskala Cascanten dagoela agertzen duena. Enpresaria pertsona fisikoa baldin bada, NANaren fotokopia konpultsatua eta Cascanten bizi dela frogatzen duen erroldatze agiria aurkeztu beharko ditu.
2._Jarduera ekonomikoen gaineko zergako edo lizentzia fiskaleko alta eta, kasua bada, azken ordainagiria.
3._Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena, gehienez ere sei hilabete lehenago luzatua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aitzina.
4._Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
5._Gizarte Segurantzak emandako egiaztagiria, indarrean dauden legeek erakundearekin ezartzen dizkioten betebeharren ordainketa eguneratua duela adierazten duena. Agiriak eskaera aurkezteko epea bukatu aurreko sei hilabeteetan egina behar du izan.
6._Eskatzailearen deklarazioa edo, bertzenaz, haren ahaldun edo ordezkariarena, indarra duten xedapenetan segurtasun arloan, laneko osasunaren arloan eta laneko arriskuei aitzintzeko arloan dituen betebeharrak eguneratuak dituela bere ardurapean baieztatzen duena.
7._Kaudimen ekonomiko eta finantziarioaren frogagiria:
8._Jarduera arrazoitzeko txostena.
9._Proformako fakturak.
IV. ERANSKINA
Ingurumen arloko zuzenketa neurrietarako dirulaguntzak
Izena ................, NAN zenbakia ................., bizitokia, jakinerazpenetarako .............................. , karrika ..............................., zenbakia ................., nire izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu) ....................., bizitokia ................, telefonoa ......................
Honako hau azaltzen dut:
1. Ingurumen arloko zuzenketa neurrietarako Cascanteko Udalaren deialdiko laguntzen onuradun izateko deialdian ezarritako baldintzak betetzen ditudala.
2. Hartu ditudan neurrien kostu osoa hau dela: .......... euro, haiengatik eskatzen baitut dirulaguntza.
3. Laguntzak eskuratzeko deialdian eskatzen diren agiriak, eskabide honen hondarrean zehazten direnak, aurkeztu ditudala.
Horrenbertzez,
Eskatzen du:
Eskari hau aurkeztutzat harturik, onar dezazula eta Cascanteko Udalak, osoko bilkuran, dagokidan laguntza ematea erabaki dezala.
Cascanten, 2006ko ................aren ..........(e)an.
(Sinadura)
1._Enpresa eratzeko edo aldatzeko eskrituraren kopia konpultsatua, haren helbide fiskala Cascanten dagoela agertzen duena. Enpresaria pertsona fisikoa baldin bada, NANaren fotokopia konpultsatua eta Cascanten bizi dela frogatzen duen erroldatze agiria aurkeztu beharko ditu.
2._Jarduera ekonomikoen gaineko zergako edo lizentzia fiskaleko alta eta, kasua bada, azken ordainagiria.
3._Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zerga betebeharrak eguneratuak dituela agertzen duena, gehienez ere sei hilabete lehenago luzatua eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aitzina.
4._Cascanteko Udalaren ziurtagiria, zerga betebeharren ordainketa eguneratua duela agertzen duena.
5._Gizarte Segurantzak emandako egiaztagiria, indarrean dauden legeek erakundearekin ezartzen dizkioten betebeharren ordainketa eguneratua duela adierazten duena. Agiriak eskaera aurkezteko epea bukatu aurreko sei hilabeteetan egina behar du izan.
6._Eskatzailearen deklarazioa edo, bertzenaz, haren ahaldun edo ordezkariarena, indarra duten xedapenetan segurtasun arloan, laneko osasunaren arloan eta laneko arriskuei aitzintzeko arloan dituen betebeharrak eguneratuak dituela bere ardurapean baieztatzen duena.
7._Kaudimen ekonomiko eta finantziarioaren frogagiria:
8._Hartutako neurriak arrazoitzeko txostena.
9._Proformako fakturak.
Iragarkiaren kodea: L0612819
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
