102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERIAIN

Aurrekontuko 02/06 aldaketaren behin betiko onespena 02/06

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aldaketen xehetasunak:

1-446-463 Eskualdeko garraiorako ekarpena. Kreditu gehikuntza, 30.000,00 eurokoa, diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

1-311-463 Noain Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea. Kreditu gehikuntza, 9.000,00 eurokoa, diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

1-121-240 Udal aldizkaria. Kreditu gehikuntza, 4.000,00 eurokoa, diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

Beriainen, 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0613047