I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Los Arcosen instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari eta proiektua onesteari eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. SAT07894-JAA/JLP espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Berrueza, S.A.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa adierazteko:
a) Eskatzailea: Berrueza, S.A.
b) Instalazioa jartzeko tokia: Los Arcos.
c) Instalazioaren xedea: Los Arcosko industrialde berria elektrizitatez hornitzea.
d) Ezaugarri nagusiak: 13,2 KV-ko aireko deribazioa "STR Los Arcos-CT Invernaderos" izeneko linearen 1.10 zenbakiko metalezko euskarri berritik abiatu, 567 m-koa, 100A-1/S1A motako eramaleak; hormigoi eta metalezkoak, eta 4 zenbakiko metalezko euskarri berrian bukatuko da. Los Arcosko "Las Roturas" alderdian egin den industrialde berriari hornidura emanen dio.
e) Nongo materialak: Espainiakoak.
f) Aurrekontua: 33.144,76 euro.
Onura publikoaren adierazpenak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.
Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.
Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkezten ahal dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 22an._Industria Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
13,2/20 KV-KO LINEA ELEKTRIKOA, 1 ZENBAKIKOA, LOS ARCOSKO INDUSTRIALDEA HORNITUKO DUENA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
Inés Pilar Espinosa López 6 722 Alorra Las Roturas Metalezko 1 dorre mugan (erdia) 1,41 m² -
Delfina Gil Arbizu
Ospitalea, 7, 4-A
Iruña
José Luis Soto Lizarraga 6 738 Alorra Las Roturas Metalezko 1 dorre mugan (erdia) 1,41 m² Luzera: 295 m
Villamayor de Monjardín Hormigoizko 2 zutabe 1,62 m² Zabalera: 4 m
M. Josefa Alcalde Subijana 6 737 Alorra Las Roturas Metalezko 1 dorre 1,56 m² Luzera: 196 m
K. nagusia, 16 Zabalera: 4 m
Los Arcos
Navarra de Suelo Industrial, S.A. 5 942 Industria Las Roturas Metalezko 1 dorre 1,69 m² Luzera: 40 m
Tomás Caballero parkea, 2 Zabalera: 4 m
Iruña
Iragarkiaren kodea: F0612845