I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2865/2006 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, eskurantza batzuk Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordearen esku uzten dituena.
Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren arabera, zuzendari kudeatzaileak zilegi du bere eskurantza batzuk Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendariordeen esku uztea, indarra duen legerian ezarririkoarekin bat.
Espediente administratiboak azkar eta ongi ebazteko, bidezkoa da Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordearen esku uztea berez zuzendari kudeatzailearena den eskurantza hori.
Eskurantzak arlo honetan indarra duen legeriaren arabera utzi behar dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 36. artikuluaren arabera alegia.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ondoko gai hauei buruzko espediente administratiboen gainean ebazteko eskurantza, zuzendari kudeatzaileari dagokiona, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordearen esku uztea:
_Oinarrizko errenta.
_Aparteko laguntzak.
_Familian eta Gizartean Integratzeko laguntzak.
_Urrituendako aldizkako diru-laguntzak.
_Laguntza Espezializatuko laguntzak.
_Banakako lan proiektuak.
_Enpresetan lanean hastea.
_Gizartean txertatzeko etxebizitzen programa.
_Laguntza zentroetan sartzeko eskaerak.
_Kotizatzen ez duten pentsioak.
_Elbarriak Gizarteratzeko Legeko prestazioak.
_Gizarte Segurantzako Fondo Nazionaleko laguntzak.
_Alargunen pentsioetako kenkari fiskalen aurrerapena.
2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak edozein unetan eskuratzen ahalko du edozein espediente, haren gaineko ebazpena emateko.
3. Foru agindu honen bidez esleitzen diren eskurantzen ondorioz ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da hala dela. Ebazpen horiek zuzendari kudeatzaileak emanikotzat hartuko dira ondorio guztietarako, eta haien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilari igorria.
4. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an eman Ebazpena, eskurantza batzuk Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordearen esku uzten dituena, indargabetzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zuzendariordetzari eta Administrazio Gaietarako Bulegoari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizalean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, 2006ko uztailaren 12an._Zuzendari-kudeatzailea, Nicolás Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F0612555