102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CORELLA

Aurrekontuetako aldaketaren behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1/06 eta 2/06 aldaketak: Kreditu gerakinak sartzea:

VI. kapitulua: 1.993.000,00 euro.

Honako hauekin finantzatuak:

_Dirusarrerei lotutako gastuetako diruzaintzako gerakina, 1.380.136,63 euroko zenbatekoarekin.

_Gastuen VI. kapituluan beheititutako gastuen bidez, 612.863,37 euroko zenbatekoarekin.

3/06 aldaketa: Gastuen VI. kapituluko kontusailetan beheititutako gastuen bidez, 2005eko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko, 52.024,76 euroko zenbatekoarekin.

Corellan, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Ramón Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0612935